Itun Zaharra

Itun Berria

Sofonias 2:5-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zoritxarrekoak zuek,itsasaldean bizi zaretenok,Kretatik etorritako herri hori!Hona zer dioen Jaunak zure aurka:«Kanaan, filistearren lurralde hori,erabat galduko zaitut,inor bizirik utzi gabe.

6. Zuen itsasaldealarre-toki bihurtuko da,artzainen putzu- eta eskorta-leku.

7. Judan bizirik geldituakjabetuko dira itsasaldeaz,han larratuko dituzteberen artaldeak,eta Axkelongo etxeakizango dituzte gauez etzaleku».Izan ere, Jainko Jaunakhaien alde jokatuko dueta zoria aldatuko die.

8. Honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Jainkoak:«Entzun ditut moabdarren irainak,amondarren erdeinu-hitzak.Nire herria iraindu dute,nire lurraldea mespretxatu

9. Horregatik —ala ni bizi!—Sodomarena bera gertatuko zaioMoabi,eta Gomorrarena amondarrei:sasiarte eta gatzagaeta hondamendi bihurtuko dira.Nire herrian bizirik geldituekharrapaka erasoko dieteMoabi eta Amonieta bertako jabe bihurtuko dira».

10. Horra beren harrokeriagatikjasoko duten zigorra,Jaun ahalguztidunaren herriairaindu baitute eta gutxietsi.

11. Beldurgarri gertatuko zaie Jauna:lurreko jainko guztiakezereztuko ditu,eta herri guztiek gurtuko dute,baita urrutienekoek ere,nork bere lurraldean.

12. Zuek ere, etiopiarrok,Jaunaren ezpatakjo eta hilko zaituzte.

13. Iparraldearen aurkaluzatuko du eskua Jaunak:Asiria erabat galduko dueta Ninive hondamendi bihurtuko,basamortua bezain gorri.

14. Haren barruan izango dute etzalekuartalde eta mota guztietakoabereek.Hango zutabeburuetanemango dute gauahontzak eta trikuak.Leiho eta ateburuetankarranka egingo du beleak.Zedrozko oholeriagorri agertuko da.

15. Horra hor lasai bizi zen hiri harroa,ustez inor baino handiago zena!Horra nola den hondamendieta piztia-zulo bihurtu!Ondotik igaroko zaizkion guztiekiseka egingo diotetxistuka eta esku-keinuka.

Irakurri kapitulu osoa Sofonias 2