Itun Zaharra

Itun Berria

Sofonias 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bil zaitezte, gogoemazue,jende lotsagabea,

2. egun batean galtzen dengari-hautsa bezalasakabanatuak izan baino lehen,Jaunaren haserre-suminazuen gainera jausi baino lehen,bai, Jaunaren haserre-egunazuen gainera jausi baino lehen.

3. Eta zuek denok, lurraldeko apalok,Jaunaren aginduakbetetzen dituzuenok,bila ezazue Jauna.Bilatu zuzentasuna,bilatu apaltasuna.Eta babesa aurkituko duzue agianJaunaren haserre-egunean.

4. Gaza hiria bertan behera utziaizango da, Axkelon erraustua.Axdodeko bizilagunakegun-argitanjaurtiko dituzte hiritik,Ekrongoak errotik aterako.

5. Zoritxarrekoak zuek,itsasaldean bizi zaretenok,Kretatik etorritako herri hori!Hona zer dioen Jaunak zure aurka:«Kanaan, filistearren lurralde hori,erabat galduko zaitut,inor bizirik utzi gabe.

6. Zuen itsasaldealarre-toki bihurtuko da,artzainen putzu- eta eskorta-leku.

7. Judan bizirik geldituakjabetuko dira itsasaldeaz,han larratuko dituzteberen artaldeak,eta Axkelongo etxeakizango dituzte gauez etzaleku».Izan ere, Jainko Jaunakhaien alde jokatuko dueta zoria aldatuko die.

Irakurri kapitulu osoa Sofonias 2