Itun Zaharra

Itun Berria

Sofonias 1:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Gainean da Jaunaren egun handia!Gainean da, berehala dator!Oihu garratzak izango diraJaunaren egunean:ausartenak ere garrasi egingo du.

15. Haserre-eguna izango da,larritasun- eta nahigabe-eguna,hondamendi handiko eguna,ilunpe- eta goibeltasun-eguna,hodei- eta laino beltzaren eguna.

16. Turuta-hotsak eta guda-oihuakizango dira egun hartanhiri harresiduneta dorre garaien aurka.

17. Honela dio Jaunak:«Larritasuna sartuko dietgizakumeei,eta itsuak bezala ibiliko dira,nire aurka bekatu egin baitute.Hautsa bezala zabalduko dutehaien odola,simaurra bezalahaien haragia».

18. Ezin izango dituzteberen zilar-urreek ere salbatuJaunaren haserre-egunean:haren grinaren sugarraklur osoa irentsiko du.Beldurgarria benetan,lurtar guztiak suntsituko baititu.

Irakurri kapitulu osoa Sofonias 1