7. Lotsa dira idolozale guztiak,huskeria horiekin harro daudenak.Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!
8. Entzutean, Sion poztu,Judako hiriak alaitu egiten dirazuk erabakiagatik, Jauna!
9. Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,lur osoaren gainetik gailen,jainko guztien gainetik garai.
10. Gaitzari gorroto diotenak maite ditu Jaunak,bere fededunen bizia zaintzen du:gaiztoen eskutik libratuko ditu!
11. Argia sortzen da zintzoaren barruan,poza bihotz zuzenekoengan.
12. Poz zaitezte Jaunarekin, zintzook,goretsi, santua dela gogoratuz!