Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 97:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Errege da Jauna! Poz bedi lurra,alai bitez uharte eta kostaldeak!

2. Hodei beltz-ilunak haren inguruan,justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri.

3. Sua doakio aurretik, inguruko etsaiak kiskaliz.

4. Haren tximistek munduan argi: ikustean, lurrak dardara.

5. Mendiak argizaria bezala urtzen diraJaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.

6. Zeruek haren justizia iragartzen dute,herri guztiek haren ospea ikusten.

7. Lotsa dira idolozale guztiak,huskeria horiekin harro daudenak.Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!

8. Entzutean, Sion poztu,Judako hiriak alaitu egiten dirazuk erabakiagatik, Jauna!

9. Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,lur osoaren gainetik gailen,jainko guztien gainetik garai.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 97