Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 95:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bere esku dauzka lurpeko leizeak,bereak ditu mendi-gailurrak.

5. Berea du itsasoa, berak egina,eta lehorra, bere eskuz moldatua.

6. Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!

7. Bera da gure Jainkoa,eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea.Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:

8. «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,Masako egun hartan basamortuan bezala,

9. aurpegi eman eta probatu egin baininduten,nik haien alde egina ikusi arren.

10. Berrogei urtez, belaunaldi hark gogait eragin zidan,eta esan nuen: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,nire bidetik ibili nahi ez duena”.

11. Orduan, zin egin nuen haserre:“Ez, ez dira sartuko atseden eman nahi nien lurraldean!”»

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 95