Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 94:7-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».

8. Kontura zaitezte, bada, ergelok!Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue?

9. Belarria ezarri duenak entzun ez?Begia eratu duenak ikusi ez?

10. Herrien hezitzaileak zigortu ez?Gizakiaren irakasleak jakin ez?

11. Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla.

12. Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna,zeure legean eskolatzen duzuna.

13. Aldi txarren ondoren, lasai biziarazten duzu,gaiztoentzat hilobia zulatzen duten bitartean.

14. Jaunak ez du bere herria zapuztuko,ez bere ondarea bertan behera utziko.

15. Justiziaren arabera emango dira epaiak,hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 94