Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 94:2-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Altxa, munduaren epaile hori,emaiezu harroei merezi dutena!

3. Noiz arte behar dute gaiztoek, Jauna,noiz arte behar dute gaiztoek garaile?

4. Noiz arte ahoberoak lotsagabe erronkan,gaizkile guztiak harropuzturik?

5. Zure herria hauts egiten dute, Jauna,zure ondarea zapaltzen,

6. alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu.

7. Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».

8. Kontura zaitezte, bada, ergelok!Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue?

9. Belarria ezarri duenak entzun ez?Begia eratu duenak ikusi ez?

10. Herrien hezitzaileak zigortu ez?Gizakiaren irakasleak jakin ez?

11. Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla.

12. Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna,zeure legean eskolatzen duzuna.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 94