Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 93:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna errege da, ospez jantzia,Jauna indarrez inguratua!Sendo ezarria dago mundua, ez da kolokatuko.

2. Betikoa zara zu, Jauna!Zure tronua betidanik sendo ezarria!

3. Ozendu dute itsas urek, Jauna,ozendu itsas urek orroa,ozendu itsas urek olatu-burrunba!

4. Baina itsas orroa baino bizkorrago,itsas uhinak baino ahaltsuago,ahaltsuago da Jauna zeru goietan.

5. Zure erabakiak fidagarri dira,zure etxea santutasunez eder, Jauna, egun eta beti.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 93