Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 91:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek,gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,

2. esazu:«Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu;ene Jainko, zuregan dut uste on!»

3. Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretiketa izurri galgarritik.

4. Bere hegalpean emango dizu gerizpe,haren lumapea izango duzu babesleku,haren besoa babeski eta koraza.

5. Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,ez egunez jaurtitako geziari;

6. ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 91