Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 90:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moises Jainkoaren gizonaren otoitza.Jauna, zu izan zaitugu babesleku gizaldiz gizaldi.

2. Mendiak jaio baino lehen, lurra eta mundua sortu baino lehen,Jainko zara zu betidanik eta betiko.

3. Gizakia hauts bihurtzen duzu,esanez: «Itzul lehenera, gizakiok!»

4. Bai, mila urte zuretzat atzo igaro zen egunaren pareko,gau-ordu baten pareko.

5. Hor daramatzazu gizakiak, goizaldean ametsak bezala;belarra bezala ernetzen dira:

6. goizean erne eta loratzen;arratsaldean, berriz, zimeldu eta ihartzen.

7. Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.

8. Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.

9. Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak,hasperen batean amaitzen gure urteak.

10. Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei:gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;bizitza arin doa, hegan goaz!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 90