Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 89:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zeurea duzu zerua, zeurea lurra,zuk ezarri zenuen sendo mundua eta bertako guztia.

13. Zuk egin zenituen Iparra eta Hegoa;Tabor eta Hermon mendiek poz-oihu dagite zure aurrean.

14. Indartsua da zure ezkerra, garailea zure eskuina.

15. Justizia eta zuzenbidea zure erregetzaren oinarri,maitasuna eta leialtasuna doaz zure aurretik.

16. Zoriontsua zu pozik goresten dakien herria!Zure argitan ibiliko da, Jauna:

17. zure aurrean alaitzen da egunero,zure justizia du bozkario.

18. Bai, zu zaitugu ospe eta indar,zure onginahiak egiten gaitu garaile.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 89