Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 86:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Daviden otoitza.Makurtu belarria, Jauna, erantzun,dohakabe eta behartsu bainaiz!

2. Babestu nire bizia, zuri atxikia bainago.Zu zara ene Jainko:salba ezazu zerbitzari hau, zuregan baitut uste on.

3. Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan.

4. Alaitu zerbitzari honen bihotza:zuregana jasoa dut gogoa, Jauna.

5. Ona zara zu, Jauna, eta barkabera,dei egiten dizutenentzat onginahiz betea.

6. Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna,egin kasu nire erregu-oihuari!

7. Larrialdian dei degizut: erantzungo didazu!

8. Ez dago, Jauna, zu bezalako jainkorik;zure egintzak paregabeak.

9. Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu,zuri, Jauna, ohore ematera.

10. Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!

11. Erakustazu, Jauna, zeure bidea,zurekiko leial joka dezadan.Batu nire bihotza barnean,zureganako begirunean bizi nadin.

12. Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut,beti-beti ospatuko.

13. Bai handia niretzat duzun maitasuna:Herio Leize sakonetik libratu nauzu!

14. Oi Jainko, harroputzek eraso didate,gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, zure ardurarik gabe.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 86