Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 84:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten!

6. Zorionekoak zuregan dutenak beren indarraeta bihotz barruko konfiantza!

7. Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dute:lehen euriek ur-begiz baitute estaltzen.

8. Gero eta kementsuago doaz, Jainkoa Sionen ikusi arte.

9. Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,makur belarria, Jakoben Jainkoa!

10. Oi Jainko, begira onez gure babeskiari,zeuk aukeraturiko erregeari.

11. Hobe da egun bat zure atarietanmila egun beste edonon baino;nahiago dut zure tenpluko ate ondoan egongaiztoen etxapean bizi baino.

12. Bai, Jainko Jauna dugu eguzki eta babeski,Jaunak egiten mesede eta ohore,hark ez zoriona ukatzen prestu jokatzen dutenei.

13. Jaun ahalguztiduna, zorionekoa zuregan konfiantza duena!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 84