Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 8:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan Daviden salmoa.

2. Jauna, gure Jauna,bai harrigarria zure izena mundu osoan!Zeruak baino garaiago den zure ospea kantatuko dut

3. umetxoen eta bularreko haurtxoen hizkeraz.Sendo oinarritu duzu zeure gaztelua etsaien aurka,etsai mendekuzaleak isilarazteko.

4. Zeure behatzez eratu duzun ortziaeta ezarri dituzun ilargi-izarrak ikusita,

5. zer da gizona, zu hartaz oroitzeko?Zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?

6. Ia jainko baten pareko egin duzu,ohorez eta aintzaz koroatu;

7. zeure eskulan guztien buru egin duzu,denak haren menpean jarri:

8. ardi eta idiak, baita basapiztiak ere;

9. zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,itsasoan zehar dabilen guztia.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 8