Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 79:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Asafen salmoa.Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,zure tenplu santua profanatu duteeta Jerusalem hondakin-pila bihurtu.

2. Zure zerbitzarien gorpuakzeruko hegaztiei eman dizkiete janari,zure fededunen haragia basapiztiei.

3. Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,eta lur emateko inor ez.

4. Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,ingurukoen burla eta barregarri.

5. Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?Noiz arte zure maitasun mindua,sua bezala, gure aurka pizturik?

6. Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,

7. Jakoben herria irentsi baitute,haren lurraldea hondatu.

8. Ez leporatu guri aurrekoen erruak!Betor laster gureganaino zure gupida,lur jota baikaude erabat!

9. Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,barkatu gure bekatuak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 79