Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 78:12-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Mirariak eginak zituen haien gurasoen begi aurreanEgipton, Tanisko lurraldean.

13. Itsasoa erdibi egin zuen haiek pasatzeko,horma bat bezala urei tinko eutsiz.

14. Lainoaz gidatu zituen egunez, su-argiz gauez.

15. Basamortuan harkaitza zulatu zuen,lurpeko uretatik edanarazteko.

16. Harkaitzetik ur-lasterrak atera zituen,ura ibaika isurarazi.

17. Baina haiek Jainkoaren kontra bekatuan jarraitu zuten,basamortuan Goi-goikoaren aurka altxatu ziren.

18. Jainkoa probatu nahi izan zuten,gogoak ematen zien jatekoa eskatuz.

19. Jainkoaren aurka hitz egin zuten:«Gauza ote da Jainkoa guri basamortuan otordua emateko?

20. Egia, harkaitza jo eta ibaika isuri du ura;baina gauza ote da ogia emateko,bere herriari okela eskaintzeko?»

21. Hori entzutean, Jauna biziki haserretu zen:sumina piztu zitzaion Jakoben herriaren aurka,Israelen aurka;

22. ez baitzuten sinesten beren Jainkoarengan,ez ziren fio haren salbamen-asmoaz.

23. Orduan, goi-lainoei agindua emaneta zeruko ateak ireki zituen;

24. mana isuri zien janari, zeruko garia eman:

25. aingeruen ogia jan zuten gizakiek,Jainkoak janariz ase zituen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 78