Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 77:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Amaitu ote erabat haren maitasuna?Bukatu ote betiko haren agintzaria?

10. Jainkoa bere gupidaz ahaztu ote da?Haserrez bihotza itxia ote du?»

11. Eta neurekiko diot: «Hauxe nire gaitza:Goi-goikoaren jokabidea aldatu egin dela».

12. Gogoan ditut, Jauna, zure egintza handiak,gogoan, bai, zure aspaldiko mirariak.

13. Zuk egindako guztiak buruan darabiltzat,zure egintza handiak hausnartzen ditut.

14. Santua da, oi Jainko, zure jarduera!Zein jainko zu bezain handi?

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 77