Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 77:4-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jainkoaz oroiturik, intziri dagit,hartaz pentsatzean, adorea galtzen dut.

5. Ez didazu uzten, Jauna, begirik biltzen,nahasturik nago, ez dakit zer esan.

6. Aspaldiko garaiez gogoratzen naiz,antzinako urteez oroitzen;

7. gauez kantu-leloa datorkit gogora,barrutik hausnarrean eta neurekiko galdezka ari naizela:

8. «Jaunak betiko baztertuko ote gaitu?Ez ote digu sekula berriz mesede egingo?

9. Amaitu ote erabat haren maitasuna?Bukatu ote betiko haren agintzaria?

10. Jainkoa bere gupidaz ahaztu ote da?Haserrez bihotza itxia ote du?»

11. Eta neurekiko diot: «Hauxe nire gaitza:Goi-goikoaren jokabidea aldatu egin dela».

12. Gogoan ditut, Jauna, zure egintza handiak,gogoan, bai, zure aspaldiko mirariak.

13. Zuk egindako guztiak buruan darabiltzat,zure egintza handiak hausnartzen ditut.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 77