Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 77:11-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Eta neurekiko diot: «Hauxe nire gaitza:Goi-goikoaren jokabidea aldatu egin dela».

12. Gogoan ditut, Jauna, zure egintza handiak,gogoan, bai, zure aspaldiko mirariak.

13. Zuk egindako guztiak buruan darabiltzat,zure egintza handiak hausnartzen ditut.

14. Santua da, oi Jainko, zure jarduera!Zein jainko zu bezain handi?

15. Zu zara mirariak egin dituen Jainko bakarra,zuk erakutsi diezu herriei zeure indarra.

16. Zeure indarraz askatu zenuen herria,Jakoben eta Joseren ondorengoak.

17. Itsasoak zu ikusi orduko, oi Jainko,itsasoak zu ikusi orduko, dardara egin zuen,itsas leizeak ikara.

18. Hodeiek euri-jasak bota zituzten,lainoek trumoia jo, zure geziak han-hemen bristadaka.

19. Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean,oinaztarriek mundua argitu zuten,lur-barrenak ikara eta dardara egin.

20. Itsasoan zehar igaro zinen, ur handien artetik oinez,baina inork zure aztarnarik aurkitu ezin.

21. Artaldea bezala eraman zenuen zeure herria,Moises eta Aaronen eskutik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 77