Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 73:2-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Baina ozta-ozta ez dut nik estropezu egin,ia-ia erori nintzen.

3. Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik,harroputz horien inbidiaz nengoen.

4. Ez dute inongo problemarik,osasuntsu eta ongi aseak daude.

5. Ez dute giza nekerik,ez besteek bezala oinazeak eraman beharrik.

6. Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.

7. Begiak dirdira egiten die gantz artetik,barruko gutizia kanporatuz.

8. Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.

9. Haien ahoak zeruari erronka, haien mihia lur osoan barrena.

10. Horregatik, Jainkoaren herria haiengana bihurtzen da,haien hitz guztiak ura bezala irentsiz.

11. Hau diote: «Nola jakin Jainkoak?Ba al du ohartzerik Goi-goikoak?»

12. Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.

13. Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbieta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,

14. egunero oinazeak eraman behar badituteta goizero zigorra jasan.

15. Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.

16. Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,

17. Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 73