Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 72:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!

17. Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,zoriontsu nazio guztiak!

18. Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,mirarigile bakarra!

19. Bedeinkatua betiko haren izen ospetsua!Haren aintzak bete beza lur osoa! Amen. Amen.

20. Hemen amaitzen dira Jeseren seme Daviden otoitzak .

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 72