Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 70:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat .

2. Ene Jainko, zatoz ni libratzera!Jauna, zatoz laster laguntzera!

3. Lotsa gorritan geldi bitez ni hil nahian dabiltzanak!Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!

4. Itzul bitez lotsaren lotsaz burla egiten didatenak!

5. Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!«Handia da Jainkoa!», esan bezate etengabezure salbamena maite dutenek!

6. Behartsu eta dohakabe naiz: zatozkit laster, ene Jainko!Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luza!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 70