Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 7:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.

13. Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;

14. hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten.

15. Horra, gaiztakeriaz beteak daude:okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara.

16. Zuloa egin dute, sakon egin ere,eta egindako zuloan erortzen dira.

17. Buru gainera jausten zaie beren okerra,kaskarrean jotzen ditu bidegabekeriak.

18. Goretsiko dut Jauna, zuzena delako.Kantatuko diot goi-goiko Jaunaren izenari.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 7