Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:5-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Buruko ileak baino gehiago diraarrazoirik gabe gorroto didatenak,nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,nire etsai gezurtiak.Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut?

6. Ene Jainko, ezagutzen duzu nire zabarkeria,ez daude zuretzat ezkutuan nire hutsegiteak.

7. Jauna, Jaun ahalguztiduna,ez biezaie nire erruz usteak huts eginzuregan konfiantza dutenei;ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat,oi Israelen Jainkoa!

8. Zuregatik jasan ditut irainak,zuregatik estali dit lotsak aurpegia.

9. Arrotz gertatua naiz neure senideentzat,ezezagun neure amaren seme-alabentzat.

10. Zure tenpluaren maiteminak erretzen nau,zure kontrako irainak datozkit gainera.

11. Barau eginez penatzen banaiz,iraina besterik ez dut jasotzen;

12. dolu-jantzia hartzen badut, irri-lelo bihurtzen naiz.

13. Plazan eserita, marmarka ari zaizkit,mozkorrek koplak ateratzen dizkidate.

14. Jauna, zuri degizut otoitz: Jauna, egidazu orain mesede!Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz,zeure egiazko salbamenaz.

15. Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil;libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik!

16. Ez nazala ur-korronteak eraman,ez nazala zurrunbiloak irentsi,ez nadila putzuan itxita geldi!

17. Erantzun, Jauna, zeure maitasun zoragarriaz,bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69