Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:25-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!

26. Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!

27. Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.

28. Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!

29. Ezaba itzazu biziaren liburutik,ez sailkatu zintzoen zerrendan!

30. Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.

31. Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,esker onez handietsiko.

32. Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,adardun eta azkazaldun zekorra baino.

33. Ikusazue, apalok, eta poztu;izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok!

34. Entzuten baitie Jaunak bere behartsuei,ez ditu baztertzen berari atxikiak daudenak.

35. Gorets bezate zeru-lur eta itsasoeketa bertan bizi diren guztiek.

36. Bai, Jainkoak salbatuko du Sion,berriro eraikiko Judako hiriak.Beraietan biziko dira eta haien jabe izango.

37. Jainkoaren zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,hura maite dutenak biziko bertan.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69