Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:15-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil;libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik!

16. Ez nazala ur-korronteak eraman,ez nazala zurrunbiloak irentsi,ez nadila putzuan itxita geldi!

17. Erantzun, Jauna, zeure maitasun zoragarriaz,bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.

18. Ez ezkuta aurpegia zeure morroi honi,erantzun laster, larri naiz eta.

19. Hurbil zakizkit, defenda nazazu,askatu etsaien eskutik.

20. Badakizu nola iraintzen nauten,nola desohoratu eta lotsarazten;ongi ezagunak dituzu nire etsaiak.

21. Irainek bihotza urratu didate, guztiz adorerik gabe nago.Ezbeharrean laguntza espero nuen, baina alferrik;kontsolatzaileak, baina ez ditut aurkitu.

22. Janaritan pozoia jarri didate,egarriarentzat ozpina edaten eman.

23. Gerta bekie beren otordua tranpa,beren segurtasuna sare.

24. Lauso bitez haien begiak eta itsutu,ahul bekie gerria betiko!

25. Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!

26. Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!

27. Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.

28. Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!

29. Ezaba itzazu biziaren liburutik,ez sailkatu zintzoen zerrendan!

30. Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.

31. Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,esker onez handietsiko.

32. Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,adardun eta azkazaldun zekorra baino.

33. Ikusazue, apalok, eta poztu;izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69