Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 69:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Liliak » doinuan. Davidena.

2. Salba nazazu, ene Jainko: leporaino ditut urak.

3. Istinga sakonean murgiltzen ari naiz,eta oinak non tinkaturik ez.Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.

4. Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain.

5. Buruko ileak baino gehiago diraarrazoirik gabe gorroto didatenak,nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,nire etsai gezurtiak.Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut?

6. Ene Jainko, ezagutzen duzu nire zabarkeria,ez daude zuretzat ezkutuan nire hutsegiteak.

7. Jauna, Jaun ahalguztiduna,ez biezaie nire erruz usteak huts eginzuregan konfiantza dutenei;ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat,oi Israelen Jainkoa!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 69