Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 68:10-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.

11. Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.

12. Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:

13. «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,

14. zuek artegian atsedenean zaudetelarik.Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,lumak urre gorriz.

15. Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,Mendi-ospelean elurra ari zuen.

16. Baxango mendi, mendi gorena,gailur garaidun Baxango mendia,

17. zergatik zaudete, gailur garaiok, inbidiaz begiraJainkoak bizitzeko desiratu duen mendiari,Jaunak betiko bizileku egin duenari?

18. Jainkoaren guda-gurdiak milaka eta milaka,ezin konta ahalakoa haren gudarostea:horien artean aintzaz beterik dago Jauna santutegian.

19. Gorenera igo zinen, gatibuak harturik;zerga ordaindu zizuten gizakiek, baita errebeldeek ere,Jainko Jaun horrek bizilekua izan zenezan.

20. Bedeinkatua egunero Jauna:bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.

21. Jainko salbatzaile dugu Jainkoa,Jainko Jaunari esker libratu gara heriotzatik.

22. Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,errudunen burezurrak.

23. Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,itsas hondotik aterako,

24. etsaiak odoletan zapal ditzazun;zure txakurren mihiek ere izango dute partea».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 68