1. Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
2. kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
3. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!Zure indar handiaren aurrean,makurtu egiten dira zure etsaiak.
4. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».
5. Zatozte, ikus Jainkoak eginak,izugarriak gizakientzat haren ekintzak:
6. itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!
7. Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;erne ditu begiak herrien gain,errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.
8. Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,oihukatu goraki haren gorespena.
9. Bizirik eutsi baitziguneta gure oinei erortzen utzi ez.