Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 66:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,

2. kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.

3. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!Zure indar handiaren aurrean,makurtu egiten dira zure etsaiak.

4. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».

5. Zatozte, ikus Jainkoak eginak,izugarriak gizakientzat haren ekintzak:

6. itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 66