Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 66:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,

2. kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.

3. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!Zure indar handiaren aurrean,makurtu egiten dira zure etsaiak.

4. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».

5. Zatozte, ikus Jainkoak eginak,izugarriak gizakientzat haren ekintzak:

6. itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!

7. Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;erne ditu begiak herrien gain,errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.

8. Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,oihukatu goraki haren gorespena.

9. Bizirik eutsi baitziguneta gure oinei erortzen utzi ez.

10. Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek,zilarra bezala garbitu,

11. estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,

12. zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi.Suari eta urei aurre egin behar izan diegu.Baina, azkenik, eman diguzu arnasa.

13. Zure etxean sartuko naiz erre-oparirakoeta horrela beteko dizut promesa,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 66