Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 65:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta.

2. Oi Sionen zauden Jainkoa,zuri zor zaizu gorespena, zuri bete behar promesak,

3. otoitzak entzuten dituzun horri.Zuregana datoz gizakiak oro.

4. Ezin konta ahala dira gure erruak,baina zuk barkatu egiten dizkiguzu hobenak.

5. Zorionekoa zuk aukeratu eta gonbidatzen duzunazeure santutegian bizitzera.Ase gaitezela zure etxeko ondasunez,zure tenpluko dohain santuz!

6. Salbaziozko egintza harrigarriz erantzuten diguzu,Jainko gure salbatzaile horrek,munduko bazter guztien,urrutieneko itsasoen itxarobide horrek.

7. Zuk ezarri dituzu mendiak tinko zeure indarraz:ahalmenez zaude jantzia!

8. Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba,zuk baretzen herrien zalaparta.

9. Mundu-bazterretako biztanleakharri eta zur daude zure mirarien aurrean.Bai sortaldeari, bai sartaldeari, pozez oihu eragiten diezu.

10. Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten;gainezka doa urez zeruko ubidea,zuk ematen diozu gizakiari garia, zuk prestatzen lurra:

11. ildoak ureztatu, zokorrak berdindu,euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu.

12. Urtea ondasunez mukurutzen duzu,zure lautadak joritasunez janzten.

13. Heze eta jori daude landa zabalak,pozez apaindurik mendi-muinoak.

14. Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estali.Denek irrintzi eta kantu!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 65