Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 60:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako.

2. David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ari izan zenekoa eta, itzultzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak —hamabi mila gizon— garaitu zituenekoa.

3. Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi,haserreturik, aldendu egin zara guregandik.

4. Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!

5. Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari,zorabiozko ardoa edanarazi diguzu.

6. Eman ezaugarri bat begirune dizutenei,arkulariengandik ihes egin ahal izateko.

7. Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,hain maite dituzunok libra daitezen.

8. Jainkoak bere santutegitik esan zuen:«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,Sukot haranaz jabetuko.

9. Neurea dut Galaad, neurea Manases,nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda,

10. garbiketarako ontzia Moab;oina ezarriko diot gainean Edomi,garaipen-oihu egingo Filisteari».

11. Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,nork eramango Edomera,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 60