Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 59:5-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Errugabe naizen arren, bizkor datoz erasotzera.Esnatu, Jauna! Zatoz eta ikus!

6. Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,susper zaitez sinesgabeok zigortzeko,ez izan traidore zital horien gupidarik.

7. Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.

8. Hor dabiltza aho zabalik,ezpainetatik hitz zorrotzak darizkiela,inork entzuten ez dielakoan.

9. Baina zuk, Jauna, barre egiten diezu,iseka sinesgabe horiei.

10. Zuregana jo dut, ene indar,zu baitzaitut gotorleku, ene Jainko.

11. Jainko maitalea niregana etorriko daeta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.

12. Oi Jainko, hil itzazu, nire herria kordoka ez dadin;sakabana itzazu eta eraitsi zeure indarraz,Jauna, gure babeski horrek!

13. Harrapa bitza azpian beren harrokeriak,beren ahoko bekatu eta esamesek,zabaldu dituzten madarikazio eta gezurrek.

14. Akaba itzazu zeure haserreaz,akabatu, arrastorik ere utzi gabe!Jakin bezate Jainkoa dela nagusiJakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.

15. Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 59