Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 59:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam. Saulek, David hiltzeko asmotan, honen etxea zelatatzeko agindu zuenekoa .

2. Ene Jainko, libra nazazu etsaiengandik,gorde seguru erasotzaileengandik.

3. Libra nazazu gaizkileengandik, salba hiltzaileengandik.

4. Begira, zelatan daude nire kontra,ahaltsuak azpijokoan ari zaizkit.Jauna, ez dut hobenik, ez bekaturik egin.

5. Errugabe naizen arren, bizkor datoz erasotzera.Esnatu, Jauna! Zatoz eta ikus!

6. Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,susper zaitez sinesgabeok zigortzeko,ez izan traidore zital horien gupidarik.

7. Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.

8. Hor dabiltza aho zabalik,ezpainetatik hitz zorrotzak darizkiela,inork entzuten ez dielakoan.

9. Baina zuk, Jauna, barre egiten diezu,iseka sinesgabe horiei.

10. Zuregana jo dut, ene indar,zu baitzaitut gotorleku, ene Jainko.

11. Jainko maitalea niregana etorriko daeta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.

12. Oi Jainko, hil itzazu, nire herria kordoka ez dadin;sakabana itzazu eta eraitsi zeure indarraz,Jauna, gure babeski horrek!

13. Harrapa bitza azpian beren harrokeriak,beren ahoko bekatu eta esamesek,zabaldu dituzten madarikazio eta gezurrek.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 59