Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 56:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Urruneko jainkoen usoa» doinuan. Davidena. Miktam . Filistearrek Gaten David preso hartu zutenekoa.

2. Erruki nitaz, ene Jainko, segika ari zaizkit eta,egun osoan erasotzen eta zapaltzen naute.

3. Egun osoan segika ditut etsaiak;ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.

4. Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza.

5. Jainkoaren promesaz nago harro, Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur: zer egingo dit gizaki hutsak?

6. Egun osoan sufriarazten didate iraintzaileek,nire kaltea beste asmorik ez dute.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 56