Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 55:4-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. etsaiaren oihua dela eta,gaiztoaren begirada zorrotza dela eta.Ezbeharrak botatzen dizkidate gainera, amorruz erasotzen.

5. Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.

6. Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.

7. Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.

8. Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.

9. Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».

10. Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,

11. gau eta egun harresietan jiraka.Hiri barruan okerkeria eta injustizia,

12. hiri barruan makurkeriak,zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.

13. Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:horrengandik gorde ninteke;

14. baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak,zuk nauzu mespretxatzen.

15. Solaskide gozo zintudan,elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.

16. Betorkie bat-batean heriotza,jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera,gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!

17. Nik Jainkoari egin nion deieta Jaunak salbatu egin ninduen.

18. Arrats, goiz eta eguerdi, kexu eta intzirika nengoela,entzun zuen hark nire ahotsa.

19. Onik atera zuen nire bizia izan nituen erasoetatik,etsaiak hain ugari izan arren.

20. Niri entzun eta haiek makurrarazi zituen Jainkoak,betidanik errege denak, sekula aldatzen ez denak.Baina haiek ez ziren Jainkoaren beldur!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 55