Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 51:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Sakrifizioak ez dituzu atsegin;erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.

19. Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua.

20. Edertu Sion zeure mesedeaz,eraiki berriro Jerusalemgo harresiak.

21. Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,oso-osorik erretzeko opariak;zure aldarean zekorrak eskainiko dira.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 51