Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 49:7-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Horiek beren ondasunetan oinarritzen diraeta beren aberastasun handiaz harrotzen.

8. Horra! Gizakiak ezin du bere burua salbatu,ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.

9. Garestiegia da biziaren erospen-sarianoizbait ordaindu ahal izateko.

10. Amaigabe biziko al da, bada?Ez al du inoiz hilobia ikusiko?

11. Jakina da jakintsuak ere hiltzen direla,zentzugabe eta inozoak bezalaxe desagertzen,beren ondasunak besterentzat utziz.

12. Lurrei ere beren izenak eman zizkieten arren,hilobia izango dute betiko etxe,han egongo dira amairik gabe.

13. Bere ohore guztiekin ere, gizakiak ez du irauten,akabatu egiten da, animalien antzera.

14. Hona hemen beren buruaz fio direnen zoria,asebeterik bizi direnen azkena:

15. Hildakoen Egoitzara eramango dituzte ardiak bezala,Herioa izango dute artzain.Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira,haien arrastoa ezabatu egingo daeta Hildakoen Egoitza izango dute bizileku.

16. Baina Jainkoak bizirik askatuko nau niHerioaren eskupetik, eta berekin eramango.

17. Ez beldur izan norbait aberasten bada,bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 49