Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 49:5-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Esaera zaharrak adi entzungo ditut,zentzu ezkutua azalduko ene zitararekin.

6. Egun txarretan, zergatik izan belduringuratzen nauten maltzurren maleziari?

7. Horiek beren ondasunetan oinarritzen diraeta beren aberastasun handiaz harrotzen.

8. Horra! Gizakiak ezin du bere burua salbatu,ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.

9. Garestiegia da biziaren erospen-sarianoizbait ordaindu ahal izateko.

10. Amaigabe biziko al da, bada?Ez al du inoiz hilobia ikusiko?

11. Jakina da jakintsuak ere hiltzen direla,zentzugabe eta inozoak bezalaxe desagertzen,beren ondasunak besterentzat utziz.

12. Lurrei ere beren izenak eman zizkieten arren,hilobia izango dute betiko etxe,han egongo dira amairik gabe.

13. Bere ohore guztiekin ere, gizakiak ez du irauten,akabatu egiten da, animalien antzera.

14. Hona hemen beren buruaz fio direnen zoria,asebeterik bizi direnen azkena:

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 49