Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 49:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Baina Jainkoak bizirik askatuko nau niHerioaren eskupetik, eta berekin eramango.

17. Ez beldur izan norbait aberasten bada,bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;

18. hiltzean, ez du ezer berekin eramango,aberastasunak ez dio jarraituko.

19. Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari:«Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!»

20. Bere arbasoen artera joango da,sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.

21. Gizaki aberatsa eta zentzugabeaakabatzen diren animalien antzeko da.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 49