Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 49:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

2. Entzun hau, herri guztiok,egon adi, munduko biztanleok,

3. jende xehe eta handikiok, aberats eta behartsuok!

4. Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak,zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak.

5. Esaera zaharrak adi entzungo ditut,zentzu ezkutua azalduko ene zitararekin.

6. Egun txarretan, zergatik izan belduringuratzen nauten maltzurren maleziari?

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 49