Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 48:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen duguzure tenpluaren erdian.

11. Zure omena bezala zure gorespena ere, oi Jainko,mundu zabal osora iristen da.Eskuzabal zara, Jauna, benetan!

12. Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako hiriak,zure probidentzia dela eta.

13. Egizue Sionen jirabira, zenbatu bertako dorreak,

14. ikusi hango harresiak, ikertu jauregiak,hurrengo gizaldiari esateko:

15. «Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako:berak gidatuko gaitu beti».

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 48