Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 45:5-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.Jaurti zeure eskuaz

6. gezi zorrotz ikaragarri horiek:herriak menpean jarriko zaizkizu,erregearen etsaiak adoregabe geldituko.

7. Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege;zure erregetza zuzentasun-erregetza.

8. Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

9. Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.

10. Errege-alabak dituzu inguruan,zure eskuinean erregina, urre finez apaindurik.

11. Entzun, alaba! Zaude erne eta adi!Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.

12. Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.Bera da zure jaun; egiozu agur.

13. Tiro hiria erregaliekin datorkizu,herriko handikiak zure abegi onaren bila.

14. Guztiz ospetsu dago printzesa,urrez apain bordaturiko jantzitan.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 45