Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 44:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,gure gurasoak bertan landatzeko;beste herriak gogor jo zenituen,gure gurasoak bertan hazarazteko.

4. Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,zure ahalmenari eta indarrarieta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako.

5. Zuk, ene Jainko eta ene errege,zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena!

6. Zuri esker jo ditugu etsaiak,zure bidez zapaldu erasotzaileak.

7. Konfiantza ez geneukan uztaian jarria,garaipena ez zigun ezpatak ematen.

8. Zuk egin gintuzun etsaien garaile,zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri.

9. Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.

10. Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 44