Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 44:15-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri.

16. Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia,

17. mespretxu eta irainak direla eta,mendeku bila dabilen etsaia dela eta.

18. Hori guztia gertatu zaigu, zu ahaztu ez zaitugun arren,zure itunari huts egin ez diogun arren.

19. Gure bihotza ez da zuregandik urrundu,ez gure pausoak zuregandik okertu.

20. Eta hala ere, basatxakurren artera bota gaituzueta herio-itzalean murgildu.

21. Geure Jainkoa ahaztu bagenueta beste jainkoengana besoak luzatu,

22. konturatuko zen, bai, Jainkoa,bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena.

23. Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.

24. Esnatu, Jauna! Zergatik zaude lo?Ekin! Ez gu betiko zapuztu!

25. Zergatik ezkutatzen diguzu aurpegiaeta gure zoritxarra eta zapalkuntza ahazten?

26. Lur jota gaude, hautsetan narraska.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 44