Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 44:10-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.

11. Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.

12. Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,beste nazioen artean sakabanatu.

13. Zeure herria hutsean saldu duzu,irabazirik gabe saldu ere.

14. Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,ingurukoen burla eta barregarri.

15. Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri.

16. Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia,

17. mespretxu eta irainak direla eta,mendeku bila dabilen etsaia dela eta.

18. Hori guztia gertatu zaigu, zu ahaztu ez zaitugun arren,zure itunari huts egin ez diogun arren.

19. Gure bihotza ez da zuregandik urrundu,ez gure pausoak zuregandik okertu.

20. Eta hala ere, basatxakurren artera bota gaituzueta herio-itzalean murgildu.

21. Geure Jainkoa ahaztu bagenueta beste jainkoengana besoak luzatu,

22. konturatuko zen, bai, Jainkoa,bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena.

23. Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 44