Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 43:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egidazu justizia, ene Jainko,defenda nire auzia sinesgabeen aurka.Libra nazazu maltzur-gaiztoaren eskutik.

2. Ene Jainko babesle horrek, zergatik baztertu nauzu?Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?

3. Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela,eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura.

4. Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko,nire poz betea zaren Jainko horrengana.Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.

5. Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea. # Zergatik… ? 42

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 43