1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema.
2. Basahuntza irrikaz errekara bezala,halaxe ni zuregana, ene Jainko.
3. Jainkoaren egarri naiz, Jainko biziaren egarri:noiz iritsiko ni Jainkoaren aurpegia ikustera?
4. Gau eta egun malkoak ditut janari,jendea uneoro galdezka ari zaidala: «Non duk Jainkoa?»
5. Bihotza urtzen zait barruan, gogora ekarriznola joaten nintzen tenplura, Jainkoaren etxera,poz-oihuz eta gora-goraka, jai-giroan jendetzaren artean.
6. Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.
7. Ene Jainko, triste dut bihotza;horregatik zakartzat gogoraJordan aldetik, Hermon gainetik, Mitzar menditik.
8. Zure ur-jauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize:zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit.
9. Jaunak bere maitasuna bidaliko dit egunezeta gorespen eta otoitz egingo diot gaueznire bizia den Jainkoari.
10. Hauxe esango diot: «Ene haitz, zergatik ahaztu nauzu?Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?»